XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta beste hainbeste gauza nahasirik agertzen ziren herri hartan, Julio Carok bere Los Baroja liburuan dionez bere osabak oso material gizakor ugaria topatu omen zuen nobeletako pertsonaiak itxuratzeko.

Bai eta ere, Pio Barojak euskarazko kanta zahar asko bildu zuen, haietatik batzuk karlistadetakoak (oraindik gure artean gutxi ezagutuak, eta kantutegietatik bazterreratuak).

Kanta haietatik asko bere liburutan ezarririk dago.

Ortografia kontutan, hemeretzigarren mendeko publikazioetatik ezagututako Gipuzkera mota bat erabiltzen zuen; hortan ere ez zion amor eman euskal ortografia berriari.

Beste gaietan bezala, oldar berriaren aurka frango eroskortzen zen, eta ikusmen orokorra falta zitzaion.

Eta horra berriz ere galdera zail arriskugarria.

Zergatik ez zituen Barojak, hogeigarren mendearen hasieran, ideia politiko berriak onartu?.

Zergatik bere euskaldun bizitzan sentimenduak eta ondoren praktikoak, kultura zahar eta berria, asmoak eta errealitatea lotu beharrean (lotzen saiatu beharrean) desegin eta hautsi egin zituen?.

Nere ustez, ideia politikoetan eta bere gizartearekiko planteamendutan hemeretzigarren mendeko espainiar liberal bat zelako.

Hasiera beretik, Baroja eta ideia berrien artean hauste haundia zegoen.